AGENDA
2030
AGENDA 2030
Agenda 2030
Garapen iraunkorra eta jasangarria San Nikolas Ikastolan
San Nikolas Ikastolak bat egiten du Agenda 2030 proiektuarekin, garapen iraunkorra eta jasangarria bermatzen duen ekimena. Komunitatearen partaidetza du oinarri, eta udalerri bakoitzeko garapen jasangarrian parte hartu eta laguntzen du. Ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea du helburu Agenda 2030 proiektuak.
Getxoko ingurumena hobetzera goaz!
Ezaugarri nagusiak:
- Bi eremu lantzen dira, eskola eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza da ardatz eta oinarri nagusia, beti ere ikasleen protagonismoa bilatzen dela.
- Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.