KiVa
KiVa
KiVa
San Nikolas Ikastola KiVa ikastola da!
Baina ez da soilik esaldi polit bat. Horren atzean, jazarpenaren aurkako lan handia dago: irakasleena, ikastolako langileena, familiena eta bereziki ikasleena.
Bide luzea izango dela? Zalantzarik ez, baina temati izan behar dugu jazarpenari buruz hitz egiten dugunean. Gure ikastola leku seguru bihurtu behar dugu denon artean. Etxean, kalean, Ikastolan… jarrera ezegokien aurrean TOLERANTZIA 0, portaera horien atzean sufrimendu handia baitago.
Elkarrekin jazarpena geldiarazi dezagun!
Jazarpena murriztea, jazarpen-kasu gehiago gerta ez daitezen prebenitzea eta jazarpenak eragindako ondorio negatiboak apaltzea. Baina KiVa saioek markatzen duten bide horretan ikasleek beste gauza garrantzitsu asko ikasten dituzte, besteak errespetuz tratatzen, ikaskideen presioari eusten eta norberaren ardura hartzen, besteak beste. KiVa programak ezaugarri bereziak ditu.
Jazarpenaren aurrean norberak hartzen duen rolaz ohartzea funtsezkoa da aipatutako helburuak betetzeko. Honetan ibili gara orain arte eta honela jarraituko dugu.