PROIEKTU

SOLIDARIOAK

 

PROIEKTU SOLIDARIOAK

Proiektu solidarioak

Ikastolak urtero hiru elkartasun kanpainetan parte hartzen du

Elkartasuna eta kooperazioa ikastolako hezkuntza komunitatearen izaeraren parte izan da hasiera-hasieratik. Izan ere, ikastolaren sorrera horretan oinarritzen da, eta beste askoren artean, balio horiek gure ikasleen irteera-profila ezaugarritu ditzaten bilatzen dugu.

San Nikolas Ikastolan solidarioak gara

Norabide horretan, orain dela 15 urtetik Mendebaldeko Sahararen aldeko kanpainak egiten dira. Bestalde, 2020-2021tik Zaporeak elkartearekin burutu da kanpaina arrakasta handiz. Adin eta maila guztietako ikasleekin gaiaren lanketa egiten da eta familien inplikazioa ere nabarmentzekoa izaten da horretan ere, batez ere, janari-bilketan.
Kanpaina horren arrakasta aintzat hartuz, 2021-2022. ikasturtean urrats bat harago joatea erabaki dugu, eta, esan bezala, hiru ekimenez osatutako egitasmoa prestatu dugu, hiruhileko bakoitzean bana:

    • Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetza.
    • Mendebaldeko Sahararen aldeko janari bilketa.
    • Zaporeak errefuxiatuen aldeko elkartearekin egingo dena.