22.Korrika atzo pasatu zen Algortatik. Goizeko 7:30tan ikastolako ikasle, langile eta gurasoak prest egon ginen lekukoa jasotzeko 1738.kilometroan. Ikasturte honetara arte gure zuzendaria izan den Josu Elortegik hartu zuen lekukoa eta Zunbeltz Fullaondo eta Zelai Nikolasekin batera hurrengo kiliometrora arte pozik elkarbanatu zuten. Azken bi hauek lan handia egin dute ikastolaren eraberritzerako beharrezko baimenak lortzen. 

Ikastolako patioan elkarrekin gosaltzea erabaki genuen eguna borobiltzeko, musikaren laguntzarekin giro ezinobean.

KORRIKA TXIKIA

Astelehenean Korrika Txikia egin genuen Getxoko beste ikastetxeetako ikasleekin batera.

Azken egunotan gelan margoztu ditugu petoak eta bakoitzak bere lekukoa egin du korrika eta euskararen aldeko kontzientzia gure ikasleekin sortzeko.

IKASBIDAIA DBH 4 

DBH 4. mailako ikasleek batek Euskal Herrian zehar ikasbidaia egitea erabaki dute. 

Aste osoko ibilbidea antolatu dute eta Euskal Herriko txoko desberdinetan sartu dira Korrikaren pankarta atzean. 

EITBko Biba Zuek programako esatariak Maulen harrapatu zituen ikasleak:

BIDEOA IKUSI

Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.