Postontzi etikoa

Salaketa egiteko galdetegia

Zerbitzu honek ikastolako batzorde etikora modu anonimo eta seguruan salaketa bat komunikatzeko aukera ematen dizu; jazarpeneko, indarkeriako, diskriminazioko edo arauak ez betetzeko edozein egoeraren berri emateko.

Zure salaketa ahalik eta azkarren erantzungo da, eta neurri egokiak hartuko dira zure ongizatea eta hezkuntza-komunitate osoarena bermatzeko.
Salaketa-prozesua hasteko, mesedez, bete formulario hau eskatutako datuekin.

Jakin, zerbait gehiago erantsi nahiko bazenu postontzi.etikoa@sanikolas.eus helbide elektronikoa ere zure zerbitzura duzula.

Kanal hau ez da iradokizunak eta kexak jasotzeko. Horretarako, iradokizunak@sanikolas.eus helbidera jo dezakezu.

Mesedez, prozedimendua irakurri nola jokatu behar den jakiteko eta, hala badagokio, inprimakia bete.

 

 

Datuak babesteko araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten da SAN NIKOLAS IKASTOLA-k tratamenduaren arduradun moduan, barne informazio-sistema kudeatzeko zure datuak tratatuko dituela. Zentroak komunikazio edo salaketari buruzko gertaerak eta bestelako informazioak ezarritako barne-prozeduren arabera jakinaraziko dizkizu, ezarritako denboran eta moduan. Zure datuen tratamendurako legezko oinarria legezko betebeharra da (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena.) Zure datu pertsonalen komunikazioa ezinbestekoa da legezko betebeharrarekin konplitzeko. Emandako datu pertsonalak 3 hilabetez gordeko dira, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, ikerketa-jarduerarik hasi ez bada, edo, hala badagokio, egin diren ikerketen ondoren ateratako ondorioak egiaztatzeko behar den denbora eta denbora proportzionatuan, eta datuak ezin izango dira gorde 10 urte baino gehiago. Beharrezko datu pertsonalak agintari judizialei, Fiskaltzari edo legezko betebeharrak betetzeko eskumena duen administrazio-agintaritzari jakinarazi ahal izango zaizkie. Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu datu babesaren araudiak aurreikusten dituen egoera eta baldintzetan zure eskubideak baliatzeko (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, datuak transferitzeko eta banakako erabaki automatizatuak, profilak egitea barne), ikastolako posta-helbidera edo helbide elektroniko honetara idatziz: ikastola@sanikolas.eus Edozein kasutan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Adin txikikoen datuen kasuan, eskaera haren kustodia duenak egin beharko du. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara gustura geratu.