Xedea
Etorkizuna gaur hasten da.
San Nikolas Ikastola guraso talde baten ekimenez sortutako hezkuntza proiektua da. Ikastola izaera duen proiektu sendoa da, egitasmo zehatzei erantzuten dien hezkuntza proposamena, etengabe gaurkotzen dagoen sistema pedagogikoa eta ikastolaren eguneroko kudeaketan langileak, gurasoak eta ikasleak integratzen dituena.
Guraso kooperatiba euskalduna
San Nikolas Ikastola guraso kooperatiba gara, euskalduna, hizkuntza murgiltze ereduan oinarritutako urte 1etik 16 urtera arteko ikasleentzat kalitatezko ikasketak eskaintzen dituena, beste kulturekiko zabaltasunaz euskal kultura sustatuz eta gure proiektuan parte hartzera gonbidatuz.
Berrikuntza proiektuak bultzatzeko irakasleriaren etengabeko formakuntzak, ikastolak kalitatearekiko eta garapenarekiko duen konpromezua islatzen du.

HURBILDU ZAITEZ SAN NIKOLAS IKASTOLARA

Ikuspegia
Getxotik mundura.
Ikasleen garapenerako eta hezkuntza integralerako proiektu sendo eta gaurkotua izatea dugu helburu, ikasleek etorkizunean beharrezko izango dituzten gaitasunak eta baliabideak eskuratu ditzaten. Gaur egungo eta etorkizuneko gizarteari irekia eta konprometitua gaude, euskal kulturan eta gure baloreetan erreferentea eta kalitatezko kudeaketa eredu kooperatiboa duena.
Baloreak
San Nikolas Ikastolan, oinarrian pertsonak.
Ikastolak egindako azken hausnarketa estrategikoan gure hezkuntza komunitatean adostutako baloreen zerrenda da hau:
- Euskalduntasuna
- Bizikidetza
- Inklusibitatea
- Hezkidetza
- Euskal Herritartasuna
- Ingurugiroarekiko ardura
- Kalitatea eta hobekuntza
- Lankidetza eta partaidetza
- Unibertsaltasuna
- Publikotasuna
San Nikolas Ikastola eta Ikastolen Elkartea
Era berean, Ikastolen Elkarteak bultzatutako “Bihar” ekimenaren ondorioz hausnartutako etorkizuneko euskal hezkuntza sistemaren printzipioen eta ezaugarrien zerrendarekin bat egiten dugu.
Historia
Getxoko ikastola 1963. urtetik.
Getxoko udalerrian, 1963.urtean, San Nikolas Ikastolaren hazia jarri zuten bederatzi familiek Begoña Abaitua andereñoarekin 12 ikasleko gela martxan jarri zutenean.
Bizkaiko garai hartako bigarren ikastola klandestinoa, euskararen irakaskuntzan aitzindari bihurtu zen San Nikolas Ikastola. Ez dago esan beharrik, familia hauen zailtasunak, ahaleginak eta ilusioa nolakoak izan ziren. Izan ere, gela Algortako zenbait etxebizitzetan zegoen antolatuta eta, baliabide ezak eta zailtasunak gainditzen ziren heinean, proiektuak aurrera egin zuen.
Handik eta sei urteetara, 1969ko ekainaren 11n, Lehen Hezkuntzako ikastetxe ez ofizial bezala onartua izan zen. 202 ikaslek osatzen zuten ikastola garai horretan.
1970-1971 ikasturtean San Nikolas Kooperatiba sortu zen. Urte horretan 3 urteko gela eratu zen, eta horrekin batera Haur Hezkuntza zikloa.
1976-1977 ikasturtean batxilergoa egiteko aukera sortu zen eta hurrengoan 2 urteko txikientzat haurtzaindegia eratu. Honekin 2 urtetik hasi eta 18 urtera arteko ikastola integrala osatu zen. Egungo eraikinaren lehenengo harria 1973ko martxoaren 3an jarri zen. 1982-1983 ikasturtean Batxilergoa Getxo III zentrora lekualdatu zen.
1989-1990 ikasturterako haurtzaindegian, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan 2, 11 eta 21 gela zeuden eratuta hurrenez hurren. Hurrengo ikasturteetan eta hainbat urtez beherakada demografikoaren eraginez, ikasle kopurua murriztu egin zen.

San Nikolas Ikastola gaur egun
Gaur egun 16 urte arteko ikasleek kalitatezko formazio integrala hartzen dute ikastolan. Teknologia berriei eta atzerriko hizkuntzen formazioari aurre egin eta hainbat proiektu berritzaile (Ikasle laguntzaile, Hezkidetza…) lagunduta.
Honez gain, autobusa, jantokia, haurtzaindegia eta eskolaz kanpoko ekintza ugariz (multikirola, kirolak, dantza, pintura, musika, ingelesa, bertsolaritza…) osatzen da ikastolak ikasleei ematen dien eskaintza.
Antolaketa
Artezkaritza batzordea Kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza dagokion kide anitzeko organoa da. Gaur egun, San Nikolas Ikastolako artezkaritza batzordea 11 gurasok osatzen dute.
- Lehendakaria: Unai Arzubiaga.
- Lehendakari ordea: Aitor Basañez.
- Idazkaria: Danel Kortazar.
- Diruzaina: Oier Aurrekoetxea.
- Batzordekideak: Itziar Pérez, Alberto Mielgo, Baikune Duce, Leire Mentxaka, Enara Gonzalez, Gontzal Fresno eta Koldo Saitua.
Era berean, artezkaritza azpibatzordean batzorde ezberdinek funtzionatzen dute:
Batzorde pedagogikoa, ekonomikoa, kanpo harremanak eta komunikazioa, inbertsioak eta mantenua, jantokia, guraso ordezkaritza, eskolaz kanpokoak, Ikastolen Elkartearekiko harremana, lan harremanak, IKT, estrategia eta bestelako funtzioetarako batzordeak.
Zuzendaritza talde eta lantaldearekin elkarlanean Ikastolako kudeaketa, antolaketa eta ikuspegia bideratzen dute.
Zuzendaritza taldea, hurrengokoek osatzen dute:
- Zuzendaria: Gaizka Arrizabalaga
- Orientatzailea: Maialen Mandaluniz
- Haur Hezkuntzako koordinatzailea: Nora Landeta
- Lehen Hezkuntzako koordinatzailea: Asier Alda
- Bigarren Hezkuntzako koordinatzailea: Imanol Amuriza
- Administrazio burua: Inge Molina
Gure hezkuntza komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzeko organo gorena da. Espazio honetan familiek, irakasleek eta zerbitzuetako langileek parte hartzen dute ikastetxean eragina duten erabakiak hartzeko.
- Gurasoak: Baikune Duce, Enara Gonzalez, Larraitz Urra eta Saioa Salaberri.
- Artezkaritza Kontseilua: Danel Kortazar, Alberto Mielgo eta Oier Aurrekoetxea.
- Ikasleak: Martxel Larrinaga eta Maddi Cancio.
- Irakasleak: Arantxa Lekube, Naiara de la Vega, Itxasne Zalbidea eta Ainara Billelabeitia.
- Ez irakaslea: Inge Molina.
- Zuzendaria: Gaizka Arrizabalaga.
Bazkide guztien artean Batzar Orokorrak, zaintza batzordea osatzeko hiru kide eta hauen ordezkoak hiru urteko eperako izendatuko dituzte, Artezkaritza Kontseiluko kideen agintaldiarekin ezin izango duelarik bat etorri.
- Eider Sarria
- Ibon Agirregoitia
- Xabier Aretxabaleta
HAURTZAINDEGIA BEHAR DUZU GETXON?
Non gaude
Getxoko erdigunean aurkituko gaituzu.
Etor zaitez San Nikolas Ikastola ezagutzera!
Getxoko erdigunean, Areneazpi kalean, 15. zenbakian, gaude kokatuta.