Hezkuntza proiektuaren ildo nagusiak
Familiak dira protagonista San Nikolas Ikastolan. Hezkuntza modu integralean ulertzen dugu.
Urte 1etik 16 urtera gure ikasleen hezkuntzak sei ildo nagusi ditu.
HEZKUNTZA INTEGRALA
Ikaslea bere osotasunean hartuta norberaren nortasuna, gizartea eta ingurunea errespetatzen du.
EUSKALDUNA
Euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta sustapenarekin konprometituta.
AUTONOMOA
Erabakiak hartzeko konpetentzia zabalak ditugu ikastolan.
KOOPERATIBOA
Gurasoek, irakasleek, pertsonal laguntzaileek, administrazio ordezkariek, denok, hartzen dugu parte gestioan eta aktiboki elkarlanean aritzen gara.
HEZKUNTZA ETA KUDEAKETA EREDUAK
Kalitatea iparrorratz dugula, hobekuntza bideak jorratzen ditugu eta, ondoren, emaitzak ebaluatu.
PLURALA
Euskal Herrian dauden ideiak, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin.
HAURTZAINDEGIA
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA