KIROL JARDUERAK
Jarduera osasungarriak
Kirola eta jarduera fisikoa sustatzen dugu.
San Nikolas Ikastola Kirol Taldea gure ikastolan kirola bultzatzeko sortu zen kirol kluba da. Ikastolatik ikasle guztiak kiroletan zein jarduera fisikoetan parte hartzera animatu nahi ditugu, garapen fisikoa bideratzeko jarduera osasungarriak praktikatuz, edo aisialdiaren erabilera egokiaren bitartez.
Eskola‐kirola ikasleen heziketan faktore garrantzitsua bilakatu behar da, hori dela eta, ikastolak kirol‐ikaskuntzan ondoko balioak sustatuko ditu: euskararen erabilera, erantzukizuna, talde‐lana, arauak errespetatzea, konpromisoa eta ahalegina. Horrez gain, higiene ohitura ere landuko dugu.
Adin-tarte guztietarako jarduerak
San Nikolas Ikastolan kiroletan parte hartzeko ibilbide osoa aurkezten dugu aukera anitza eskainiz, beti ere adina kontuan hartuta. Lau urterekin (HH4) hasten ditugu jarduerak eta 16 urtera arte (DBH4) jarraitzen dugu kirolean.
Xedeak eta helburuak
- Kirola eta aisialdia modu atsegin eta ludikoan bultzatu.
- Garapen fisikorako onuragarriak diren jarduerak praktikatu.