HAURTZAINDEGIA
Euskararen hazia
HAURTZAINDEGIA
Euskararen hazia
Haurtzaindegia San Nikolas Ikastola
Norberaren gaitasunak konfiantzan bakarrik gara daitezke
San Nikolas Ikastolan konfiantzaren pedagogiarekin bat egiten dugu. Umeak berak egin dezakela jakiteko bere buruarenganako, ingurukoenganako eta gainontzekoenganako konfiantza behar du.
Haurtzaindegia San Nikolas Ikastola
Norberaren gaitasunak konfiantzan bakarrik gara daitezke
San Nikolas Ikastolan konfiantzaren pedagogiarekin bat egiten dugu. Umeak berak egin dezakela jakiteko bere buruarenganako, ingurukoenganako eta gainontzekoenganako konfiantza behar du.
Elkarrekin bizitzen ikasiko dugu
Harremanetan eta espazioetan ezinbestekoak diren arauak ezagutu eta barneratzen ditugu. Guzti honen erdian haurra kokatzen dugu eta gure denbora eta espazioa antolatzen ditugu, gune ezberdinak eskainiz: mugimendu eta jolas sinbolikorako gunea, pentsamendu logiko-matematiko eta irakurketa-idazketarako gunea, eta plastika-esperimentaziorako gunea. Guneak arakatzeko grina sortzeko eta autonomiaz aritu ahal izateko pentsatuta daude.
Haurtzaindegia San Nikolas Ikastolan
- Mugimendu eta jolas sinbolikorako gunea
- Haurraren garapen intelektual eta soziala bultzatzeko jolas sinbolikorako materiala.
- Pentsamendu logiko matematiko eta irakurketa idazketa lantzeko gunean proposamen ezberdinak.
- Plastika eta esperimentaziorako gunean; plastilina, irina, area, ura, lurra, landareak, margotzeko modu eta material ezberdinak,…
- Esperientzian bizitzeko, akatsak egiteko eta arrakastak lortzeko aukerak.
- Haurra ulertua, maitatua eta errespetatuta sentitzea ezinbestekoa izango da. Honela, izaten ikasi, pentsatzen ikasi eta egiten eta ekiten ikasiko du.
HAURTZAINDEGIA BEHAR DUZU GETXON?
GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ
07:30 – 18:00