HAUR HEZKUNTZA

Garapenaren oinarriak finkatzen

HAUR HEZKUNTZA

Garapenaren oinarriak finkatzen

Haur Hezkuntza San Nikolas Ikastola

Garapena. Psikomotrizitatea. Laguntza.

Irakasleen eta familien arteko harreman estua, elkarri laguntzeko modua.

san nikolas haur hezkuntza getxo

Gehiago ikasi, gehiago ikusteko eta gure umetxoekin hobeto jokatzeko balioko diguna.

Haurra hobeto ulertzen lagunduko digun konfiantzaren pedagogia erabiltzen dugu, gurasoen eta eskolaren arteko elkarlana bultzatuko duen prozesua, alegia.

Prozesu horretan murgilduta gaude; familientzat mintegia eta ikastolako irakasleentzat eta langileriarentzat formazioa eskainiz. Gehiago ikasi, gehiago ikusteko eta gure umetxoekin hobeto jokatzeko balioko diguna.

Haur Hezkuntzako metodologiaren nondik-norakoak:

  • 1 eta 5 urte bitarteko txikitxoak ongi estimulatzen ditugu, eta banan-banako arreta dela medio, familia osoaren premiei erantzuten diegu.
  • Oinarrizko gaitasunak garatzeko unea iritsi da.
  • Jolasak eta psikomotrizitatea oinarri ditugu harremanak eraiki eta sendotzeko.
  • Jolasak, Euskaraz Olgetan, euskal abestiak, ipuinak, festak eta tradizioak gozatzen ditugu.
  • Talde txikitan euskaraz egin eta konturatu gabe euskalduntzen gara.
  • Irakasleen eta familien arteko harreman estua, elkarri laguntzeko modua.
  • Ingelesa ere ezagutzera goaz, gero errazago egiteko. Horretarako maiz saritua izan den Ikastolen Elkarteko Eleanitz metodologia erabiltzen dugularik.
san nikolas 1 5 urte

SAN NIKOLAS IKASTOLAKO HAUR HEZKUNTZA EZAGUTU NAHI DUZU?

Konfidantzaren pedagogia

Haurrak protagonista San Nikolas Ikastolan.

Konfidantzaren pedagogia

Haurrak protagonista San Nikolas Ikastolan

Gure hezkuntza markoaren helburua haurrari bere bizitzako ibilbidean laguntzea da. Gure Ikastolako haur eta gazte bakoitzak bere buruarengan konfiantza izan dezan nahi dugu. Hau da, bere burua baliotsutzat jo dezan, eta era berean, besteengan eta inguratzen duenarengan konfiantza izan dezan. Horrela lortuko baitu bere gaitasunak deskubritzeko, garatzeko eta zoriontsu izateko prest egotea.

Haurraren garapen emozionala eta kognitiboa

Motibazioa da guztiaren motorra, eta hori piztea ezinbesteko baldintza da. Zientziak esaten digu eginez eta egiten duguna besteei azalduz ikasten dugula ondoen eta gehien. Gutariko bakoitzak gaitasun, zailtasun, behar, amets eta proiektu propioak ditugu. Eta horrek egiten gaitu berezi.

konfidantzarenpedagogialogo

Eleanitz proiektua

Euskara oinarri, eleaniztasuna helburu

haur hezkuntza san nikolas

Ingelesaren ezartze goiztiarra

San Nikolas Ikastolan eleaniztasunaren garrantzia ulertzen dugu. Gure ikasleak Haur Hezkuntzan hasten dira ingelesa ezagutzen, hurrengo zikloetako bidea errazagoa izan dadin.

ordutegia haur hezkuntza san nikolas

GOIZEZ

9:00 – 12:15

ARRATSALDEZ

14:30 – 16:30

ordutegia san nikolas haur hezkuntza