San Nikolas Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikin berriaren obrek aurreikusitako erritmoan jarraitzen dute, eta asteak aurrera egin ahala, proiektuaren bilakaera gero eta agerikoagoa da.

Hasierako lanen ondoren, eraikin berria forma hartzen ari da pixkanaka, eta dagoeneko errazagoa da etorkizuneko espazioak irudikatzea. Oraindik bidea egiteko badago ere, urrats bakoitzak gero eta hurbilago jartzen gaitu aspaldian irudikatutako proiektutik.

Eraikin berria ez da azpiegitura berri bat soilik izango. Gure hezkuntza-proiektuarekin bat datorren Haur Hezkuntzako espazio bat sortzea da helburua: haurren beharretara egokitua, naturarekiko harremana sustatuko duena eta ikasteko, jolasteko, esploratzeko eta elkarrekin hazteko aukera berriak eskainiko dituena.

Obrak aurrera egin ahala, aurrerapenak eta proiektuaren bilakaera ikastolako komunitatearekin partekatzen jarraituko dugu.

Pausoz pauso, gure HH berria eraikitzen ari gara.
Geroa gaurtik eraikitzen.