GARRAIOA
San Nikolas Ikastola herriz herri, auzoz auzo
Zure herritik edo auzotik Getxoko erdigunera.
San Nikolas Ikastolan familiei eguneroko antolaketa errazteko garraio-zerbitzu malgua eskaintzen dugu.
Garraio zerbitzuak familien benetako beharretara egokitzeko aukera ematen digu, ohiko ibilbide zurrunak alde batera utzita.
Zerbitzuari esker:
-
- Zure etxe ingurura egokitutako geldialdiak adostu ditzakegu.
- Ibilbideak familien kokapenaren arabera moldatzen dira.
- Zerbitzua erosoagoa, gertukoagoa eta pertsonalizatuagoa da.
Helburua argia da: ikasleen eta familien egunerokoa erraztea, segurtasuna eta erosotasuna lehenetsiz.
Garraio-zerbitzuari buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu (ibilbideak, ordutegiak edo baldintzak), jar zaitez gurekin harremanetan eta zure kasua aztertuko dugu.