Joan den ostiralean, San Nikolas Ikastolako LH6ko ikasleek Getxoko Komiki Azokaren edizio berrian parte hartzeko aukera izan zuten, “Emakumea komikien munduan” izenburuko hitzaldian.
Jarduera honen bidez, ikasleek komikiaren mundura hurbiltzeko eta emakumeek arlo horretan izan duten eta gaur egun duten presentziaz hausnartzeko aukera izan zuten.
Esperientzia honek, komikia adierazpen artistiko eta literario gisa ezagutzeaz gain, sormena, irakurzaletasuna eta berdintasunaren inguruko hausnarketa sustatzeko aukera eskaini zigun.
San Nikolas Ikastolan garrantzi berezia ematen diogu ikaskuntza ikasgelatik harago eramateari eta gure inguruko kultur eskaintzarekin lotzeari. Horregatik, Getxoko Komiki Azoka bezalako ekimenak aukera bikainak dira gure ikasleen kultura-ezagutza aberasteko eta herriko kultur bizitzan parte hartzeko.
Eskerrik asko antolatzaileei gure ikasleei eskainitako aukeragatik!