Azaroaren 21ean, Musikalia Bandak “Munduari bira” kontzertua eskainiko du San Nikolas Ikastolako frontoian: etxeko txikienei zuzendutako musika bidaia, Amelia Earhart abenturazalearen eskutik musikaz gozatzeko.
Areetako Musika Eskolan egiten ari diren obrak direla eta, emanaldia gure ikastolan izango da.
Sarrerak doakoak dira, baina aldez aurretik eskatu behar dira Musikalia Elkartearen webgunean.
Zatozte musikaz gozatzera!