INGELESA

 

INGELESA

Ingelesa

1993tik San Nikolas Ikastolako ikasleek ingelesa maila modu dinamikoan eta dibertigarrian hobetu dezaten laguntzen du Hamilton Idiomas-ek, eskolaz kanpoko ingeles klaseak antolatuz.

Gaur egun, ikasturtean zehar antolatzen dituzten eskolaz kanpoko eskoletan 300 ikasle inguru daude; HH 2.mailatik DBH 4.maila arte.

Lehenengo ikastaroetan (LH 2.maila arte) metodologia guztiz ludikoa da. LH 3.mailatik aurrera, ordea, testuliburua eta osagarrizko jarduera entretenigarriak erabiltzen dituzte: ipuinak, abestiak, jokoak, eskulanak….

Klaseek urritik ekainera diraute, eguerdiko ordutegian, 12:30etik 13:30ak arte edo 13:30etik 14:30ak arte, astelehenetik ostegunera direla.

Klasean egindako jardueren adibide batzuk ikusi ahal dituzue euren Facebook orrian: “Hamilton Idiomas & School”.

Horrez gain, Hamilton Idiomas-ek beste ikastoletako ikasleentzat ere irekita dauden jarduera batzuk antolatzen ditu gurean, beti ere metodología dibertigarri eta ludikoarekin:

    • English Summer Play-School: uztailean, 09:00etatik 13:30ak arte, 08:30ean sartzeko eta 15:00etan irteteko aukera izanda. Autobus eta jantoki zerbitzuak aukeran daude 2 urteko gela eta LH 6.maila arteko ikasleentzat.

Helbide elektronikoa: info@hamiltonidiomas.com
Telefonoa: 94 676 30 12
WhatsApp: 663 628 828