San Nikolas Ikastola, erdigunean zu
Baloreetan oinarritutako hezkuntza eskaintzen duen Getxoko ikastola gara.
Ongi etorri gurera!
San Nikolas Ikastola guraso-kooperatiba euskalduna gara, euskarazko murgiltze ereduan oinarritutako urte 1etik 16 urtera arteko ikasleentzat kalitatezko ikasketak eskaintzen dituena. Beste kulturekiko zabaltasunaz euskal kultura sustatzen dugu.
Guraso talde baten ekimenez sortutako hezkuntza proiektua gara. Getxoko udalerrian, 1.963 urtean, bederatzi familiek jarri zuten San Nikolas Ikastolaren hazia. Egitasmo zehatzei erantzuten dien hezkuntza proposamena aurkituko duzu gurean; San Nikolas Ikastolako sistema pedagogikoa etengabe gaurkotzen ari da. Eguneroko kudeaketan langileak, gurasoak eta ikasleak ezinbestekoak ditugu.
Etorkizunerako prest gaude
Gaurko eta etorkizuneko gurasoen eta ikasleen beharrizanak eta nahiak asetzea dugu helburu.
Jantokiko hilabete honetako menuak
Ikastolako ordutegi guztiak
HH, LH eta DBHko egutegiak
Buletinak, fakturak, datuen eguneraketa
SAN NIKOLAS IKASTOLA EZAGUTU NAHI DUZU?
ZU + GU = IKASTOLA
ZU + GU = IKASTOLA
Liburuak ez dira botatzen: eman diezaiegun beste bizitza bat!
Etxean apalak berrantolatzen ari zarete? Seme-alabak hazi egin dira eta lehen gustuko zituzten liburuak irakurri gabe geratu dira? Bota aurretik, gogoratu: istorio horiek irakurle berriak izan ditzakete gure Ikastolan. Ikastolan, etxean erretiratzen dituzuen liburuak...
Munduari bira: Musikalia Bandaren kontzertua ikastolan
Azaroaren 21ean, Musikalia Bandak "Munduari bira" kontzertua eskainiko du San Nikolas Ikastolako frontoian: etxeko txikienei zuzendutako musika bidaia, Amelia Earhart abenturazalearen eskutik musikaz gozatzeko. Areetako Musika Eskolan egiten ari diren obrak direla...
Euskarari Puzka: “Sustraitik espaziora” dokumentala ikusgai
Urriaren 22tik azaroaren 12ra, Euskarari Puzka kanpainaren edizio berria ospatuko da. Aurtengo egitarauaren barruan, "Sustraitik Espaziora" dokumentala ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamarnaka herri eta auzotan....






