Urriaren 22tik azaroaren 12ra, Euskarari Puzka kanpainaren edizio berria ospatuko da. Aurtengo egitarauaren barruan, “Sustraitik Espaziora” dokumentala ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamarnaka herri eta auzotan.
Dokumentalak kanpaina barrutik ezagutzeko gonbita egiten digu: euskararen aldeko ekimen honetara hurbiltzeko eta haren atzean dagoen lana ezagutzeko aukera izango dugu.
San Nikolas Ikastolatik, familiei eta ikastolako komunitate osoari dei egiten diegu kanpainarekin bat egitera eta inguruan antolatzen diren emanaldietan parte hartzera.