San Nikolas ikastolan Haur Hezkuntzarako eraikin berria egingo dugu.
Denbora luzez Getxoko Udaletxearekin izandako elkarrizketek bere fruitua eman dute. Egungo ikastolaren goian dagoen lur eremu berrian, Haur Hezkuntzarako eraikin berria egiteko udal emakida sinatu dugu 2021ko irailean. Hirugarren espazio honetan ikastolaren zabaltze eta eraberritzearekin loturiko ametsa errealitate bihurtuko da.
Azpiegitura berri eta modernoak haurra erdigunean jartzeko eta metodologia berrira hobeto egokitzeko balioko digu. Espazio berrian “konfiantzaren pegagogia” filosofia eraldatzaileari zein berrikuntza pedagogikoari bultzada emango diogu. Barne eremu zabalak, irekiak, aldakorrak, argiak eta dinamikoak kanpo espazio estaliekin zein berdegune zabalekin uztartuko ditugu. Guztia Getxo erdigunean, euskarazko murgiltze ereduan bakarra den 1-16 urte arteko zerbitzu eskaintza zabalarekin. Espazio berrian, ikastolaren ezaugarri nagusiak; berritzailea, gertukoa, inklusiboa, euskalduna, kooperatiba… garatuko ditugu.
Baina Haur Hezkuntzako eraikinaz gain, San Nikolas Ikastola orokorrean berriztatuko dugu. Horregatik asmo, amets hau lehenbailehen errealitate bihurtzeko gogotsu lanean gabiltza. Ibilaldia 2024ren antolaketa ere, proiektu eta xede honekin lotuko dugu. Erronka polit hau prozesuan eta martxan da!