Erasmus+ Europako herrialdeekin proiektu amankomunen trukaketa bultzatzen dituen egitasmoa da. Interesak elkartu, motibazioa piztu, elkartu eta ekin. Erasmus+ hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol arloetako Europako programa da.

Gure hezkuntza, prestakuntza eta gazteria

Erasmus+ laneko aurreikuspenak eta garapen pertsonala bultzatu nahi duen programa paregabea da. Lan merkatura, egungo eta etorkizuneko gizarterako beharrezkoak diren trebetasunak garatzen dituen irakaskuntza eta ikaskuntza eskaintzen du.

Gure ikasleek bi proiektutan parte hartzen dute:

1.- Give a hand to become a friend. Proiektu honen lantaldea Bulgaria, Lituania, Kroazia, Hungaria zein Portugal herrialdeetako ikasleek gure ikasleekin batera osatzen dute.

Ikasturte honetan Bulgarian, Madeiran eta Kroazian egon dira DBH 4.mailako Erasmus+ taldeko partaideak eta apirilean beste herrialdeetako taldekideak jasoko ditugu gurean.

2.- Sustainable living in the European Union. Proiektu honen lantaldea Alemania zein Finlandiako ikasleek gure ikasleekin batera osatzen dute.

Martxoaren azken astean, talde honetako partaideak Alemaniara joango dira eta maiatzean Finlandiara bidaiatuko dugu. 

2021eko Abenduan, Alemaniako eta Finlandiako taldekideak jaso genituen gurean eta proiektua lantzeaz gain Uribe Kosta eta Euskal Herriko txoko esanguratsuenak bisitatu genituen elkarrekin.