Urte batzuk igaro dira San Nikolas Ikastola proiektu honetan abiatu zela.
Proiektu hau Europako herrialde desberdinetako ikasleen arteko elkartrukea bultzatzeagatik ezaguna den arren, irakasle, hezitzaile, zuzendari eta hezkuntza-erakundeetako beste langileei laguntza  jasotzeko aukera ematen die.

Horrela, Erasmus+ programak Europako beste ikastetxeetan ikasgai desberdinak nola lantzen diren edota ze motatako kudeaketa ereduak dauden ezagutzeko aukera ematen digu. 

Irailean,  gure Eleanitz proiektua ezagutzeko Suediako Stiftelsen Viktor Rydbergs Skolor ikastetxeko bi irakasleren bisita izan genuen. DBH 3 eta 4. mailetako Social Sciences ikasgaia behatu zuten.

Haien kultura ezagutzeko aukera izateaz gain, hezkuntza esperientzia ezberdinak partekatzeko aukera izan genuen.