San Nikolas Ikastolako berrikuntza pedagogikoko taldeak prozesu interesgarria abiatu du. Gure ikasleak hurrengo erronka eta gizarte aldaketetara hobeto prestatu beharko ditugu. Ondorioz, beraiekiko begiradan oinarritutako hezkuntza proiektua eraldatzeko helburua dugu.

Hezkuntza berriz irudikatu nahi dugu, defendatzen eta baloratzen dugun egungo proiektutik abiatuta. Norbere burua askatasunez aukeratzen duten ikasleei bizi proiektua eta energia guztiak erabiltzen lagundu nahi diegu.

Aurrera egin nahi dugu, orain arte egin dugun guztia baloratuz, eta gure ikastola nortasunarekin batera hezkuntza komunitatea eta gure ingurunea pixkanaka pixkanaka eraldaketan barnesartu nahi ditugu.

Horregatik, San Nikolas Ikastolako berrikuntza pedagogikoko taldeak, Ikastolen Elkartearen oniritziarekin, bide horri ekin dio “Reimagine Education” izeneko nazioarteko erakunde kataluniar baten eskutik. Izen handiko ikastolak dira abiatu dutenak, hala nola Arrasateko Arizmendi ikastola, Donostiako Axular, Iruñeko San Fermin, Tolosako Laskorain Ikastola, Anoeta Ikastola, Orioko Ikastola eta Oñatiko Txantxiku. Ikasturte honetan, Donostiako beste bi ikastola esanguratsurekin batera (Santo Tomas eta Zurriola Ikastola) bide hori abiatuko dugu. 

Xavier Aragay eta Jonquera Arnóren eskutik, gure Ikastolara egindako bisitaren ostean, bide ilusionanteari ekingo diogu, Ikastolako erritmo eta egoera egokietan edozein aldaketaren oinarri izango dena.

Xavier Aragay hezkuntzaren aldaketan espezializatuta dago. Arlo profesionalean, nazioarteko aholkulari eta hizlaria da, eta pertsonarengan oinarritutako hezkuntzaren ikuspegi berria eskaintzen du.

Hogeita bost urte baino gehiagoko esperientzia du hezkuntza sektoreko lidergoan eta kudeaketan, eta Kataluniako Oberta Unibertsitateko sortzailea eta zuzendari gerentea zein zenbait hezkuntza fundazioen zuzendari nagusia izan da. “Reimagine Education” erakundeko lehendakaria da gaur egun.

Jonquera Arno, coach-a eta Kataluniako zenbait ikastetxetako zuzendari eskarmentua du. Xavier Aragayrekin batera, gaur egun Reimage Education Lab-en buru da.

Aurrerago, eta sakontzen goazen heinean, gure hezkuntza komunitatea berrikuntza prozesu horren partaide izango da eta ziur gaude gure ikasleengan bideratutako hezkuntza praktika hobetuko duela.