Ibilaldiko kultur ekintzen aurkezpen ekitaldia urriaren 20an Algortako San Nikolas plazan izango dugu. Arropa dendaz gain, txalaparta, bertsoak eta zuzeneko musika izango ditugu.

Ibilaldiaren kultur urteari hasiera emateko prestatzen ari da Getxoko udalerria. Ekitaldi hauek emozioak, entretenimendua eta kultura ugari eskainiko dizkio musika eta arte eszenikoak maite dituen edonori.

Aurten, Ibilaldiako lehen kultur ekimena tokiko talentuarekin hasiko da; izan ere, Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek harrituta utziko gaituzte beren emanaldi ikusgarriekin.  Baina hori ez da guztia. Herrian aski ezagunak diren Ainhoa eta Kermanek kontzertu txikia eskainiko digute. Musika bikote honen ibilbidea luzea da eta behin baino gehiagotan, ikastolan, haien musikaz gozatzeko aukera izan dugu, interpretatuko dituzten euskal kantekin batera.

Ainhoa eta Kerman

Eta emanaldiari amaiera emateko eta euskal kanta ezagunen errepasoarekin jarraitzeko asmoz,  Getxoko Musikalia Elkartearekin gozatzeko aukera izango dugu. Hauek ere aski ezagunak dira, herriko auzoak girotzen ikus baititzakegu.

Musikalia Elkartea

Ibilaldiaren Kultur Urtea ekitaldi hutsak baino askoz gehiago izago da; Getxoko komunitateak eskaintzeko duen sormenaren, aniztasunaren eta artearen ospakizuna izango da. Une aproposa izango da lagunekin eta familiakoekin elkartzeko, musikaz gozatzeko eta eskualdeko kultur arnasgune euskaldunetan murgiltzeko.

Ez galdu ibilbide paregabe honen parte izateko aukera. Adi egon gure web gune eta sare sozialetara eta zatoz gurekin kultur urtearen hasierara. Ezustekoz, zirraraz eta une magikoz beteriko ikasturtea izango da aurtengoa!