MUSIKA
MUSIKA
Musika
Egungo Musika Eskolaren hastapenak 2003an eman ziren, San Nikolas Ikastolako Arene Azpi Musika Eskolari jarraipena emateko eta musika eskaintza handitzeko nahiaz. Euskarazko musika ikasketak gertuko bihurtzea izan dugu helburu, gure ohitura eta kultura musika klasikoarekin zein bestelako musika estiloekin konbinatuz, beti ere senitarteko giro alaian.
Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.