SORMEN
TAILERRA

 

SORMEN TAILERRA

Sormen tailerra

Jarduera honetan umeen alderdi emozionala, pertzeptiboa, intuitiboa eta analogikoak, burmuinaren eskumako hemisferioa, alegia, landuko dugu. Artea komunikatzeko era bat da eta norberaren mundua, sentimenduak, emozioak eta beharrak islatzeko aukera digu, irudimena, fantasia eta sormenaren bitartez.

Sormen tailerrak honako helburu hauek ditu:

 

    • Irudimena eta sormena bultzatzea
    • Artistengan eta kulturengan jakinmina piztea
    • Norberaren gaitasunak ezagutzea eta lantzea
    • Talde-lana sustatzea
    • Ikerketa eta esperimentazioa jorratzea
    • Koloreak, texturak, bolumena eta mugimendua lantzea