ELEANITZ
ELEANITZ
Eleanitz
Eleanitz: Euskara oinarri, eleaniztasuna helburu
Eleanitz proiektua 1991 urtean abiatu zen euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin. Ikuspegi komunikatibo batetik, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren proiektu honen helburua betetzeko asmoz.
Hizpro: euskaratik eta euskaraz
Euskal Herria, gure herria, gure auzoa, gure ikastola, gure hizkuntza, gure nortasuna, gure identitatea, gure jarrera, gure balioak… horren aldeko lana eta elkarlana. Hori gara. Hori da Hizpro.
Euskaraldia ariketa kualitatiboa, euskararen aldeko “klika”, Nahie “guraso sarearekin” elkarlana, euskararen erabilera sustatzeko eta kalitatea hobetzeko egitasmoa… Egitekoen zerrenda xumea aipatu berri dugu, hizkuntza proiektuaren baitan dagoen plangintzan eremu pedagogikoa (gela barruko zein gela kanpokoa) eta eremu instituzionala (antolaketa-komunikazioa eta gizartea) ardatz izanda.