HEZKIDETZA

 

HEZKIDETZA

Hezkidetza

Gizarte anitz eta parekidearen alde

hezkidetza

2013-2014 ikasturtean zehar abiatu genuen berdintasun batzordea. Gizartean erroturik dauden eta ikastolan halabeharrez islatzen diren ohitura sistema baten eraldaketa prozesua abian jartzeko hasi genuen bide hau. Guraso eta irakasleak batzen gaituen batzorde irekia da gurea.

Ez gara transmititu digutenaren errudun, baina bai transmititzen dugunaren arduradun

Hezkidetza, parekidetasuna, berdintasuna, genero-indarkeria eta antzeko terminoak San Nikolas Ikastolako egunerokotasunean mahai gainean hausnarketarako jartzen ditugu. Sexismoak eragiten duen edozein indarkeria mota eta egoerei aurrea hartzeko estrategia eta lanabes multzoa garatzea dugu helburu.

Ikastolako komunitate osoa inplikatu nahi dugu, elkarlanean eta auzolanean, gure estiloan. Guztion lana baita, azken finean, ikastolan geure egin dugun leloari erantzutea: San Nikolas Ikastolan hazi eta hezi berdintasunean.