SANIKOLAN
SANIKOLAN
Sanikolan
Hobekuntza lanak elkarrekin San Nikolas Ikastolan
Sanikolan gero eta sendoagoa den guraso taldea da, ikastolan konponketa, mantenu eta hobekuntza lanak egiteko biltzen dena (zaharberritze lanak, etab).
Elkarrekin euskara sustatuz
Talde honek euskararen erabileran eta familien arteko elkarrekintzan du eragina: familien arteko harremanek euskara bultzatzen dute senideen eta ikasleen artean, gehienek, haurrak izanik, senideak dituzte hizkuntza erreferentetzat. Asteburuetan antolatzen dira jardunaldiak eta borondatezkoak dira. Ikasturte edo ziklo bakoitzari urteko larunbat bat dagokio eta horrela, familiek elkar ezagutzen dute, loturak ezartzen dituzte eta ikasleen artean kooperatibismoak duen garrantzia transmititzen dute.