San Nikolas ikastolak ikasgelatik kanpoko ikasketak oso gomendagarriak direla uste du, eta, horregatik, iaz etapa guztietara egonaldian zabaltzea erabaki genuen. Lehen Hezkuntzako 1.mailatik eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara, ikasleei 1-3 egun bitartean etxetik kanpo lo egiteko aukera bermatzen diegu ikasturtero. Irakasleen inplikazioa eskertzekoa da, ezinbestekotzat jotzen dugulako eta proposamen honek haien babesa eta kontzientziazioa duelako.

Ikastolaren ustez, ikaslearen ikaskuntzak bere trebetasunen eta gaitasunen garapena zehazten du, bere sormena hobetuz eta arazoak konpontzeko trebetasunean lagunduz. Hori dala eta, haiekin ikasgelatik kanpo lan egitea ezinbestekoa da.

Ikasgelatik irtetean, ikasleak benetako agertokietan mugitzen dira eta eguneroko egoerak bizitzen dituzte, eta horrek eguneroko bizitza ulertzen eta hainbat egoera konpontzen jakiteko balio die.

Gure ikasleei beraien errendimendu akademikoa eta portaera hobetzeko, beren sormen-trebetasunak garatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna handitzeko aukera eman nahi diegu, ingurumenak eta ingurunearekiko inplikazioak duen garrantziaz jabetuz.

Horregatik, urrian ikastolatik kanpoko lehen egonaldiak hasi genituen. Lehen mailako 4. mailako ikasleak Bertitzera (Nafarroa) joan ziren, eta lehen mailako ikasleak Lurraskara (Bizkaia). Guzti hau, DBHn dugun nazioarteko elkartruke eta Erasmus+ programekin uztartzen da.

Irudietan ikus dezakegu nola gozatu zuten maila bietako ikasleek jolas-kirol jarduerak egiten.

Irailean LH 4 Bertizen

Egonaldi honetan piragua eta tiolinan ibiltzeko aukera izan zuten argazkietan ikusi daitekeen modura. 

bertiz video

Urrian Lurraska LH 2

Naturaz eta baserriko bizimoduaz gozatzeko aukera izan zuten.

bertiz argazkiak