LH 6. mailako ikasleek ZTIAM tailerrean lortutako ezagutzak egunero dituzten erronka txikien konponketetarako gaitasunak garatzeko landu dituzte.
Azken urteetan nahitaezkoa izan da ikasle bakoitzak bere ur botila izatea. Botila hauek komuneko txorrotean betetzeko zailtasunak dituztenez, arazo honi irtenbidea eman nahi izan zaio. ZTIAM tailerrean ikasitakoarekin eta ikastolak eskaintzen dien teknologia erabiliz 3D imprimagailuaren bidez arazoari konponbidea ematea lortu dute.
Konpetetzietan oinarritzen den hezkuntza
Konpetetzietan oinarritzen den hezkuntza eskaintzen dugula esaten dugunean, honelako adibideekin errazago ulertzen dugu. Ikasleek arlo bakoitzari lotura dauden erronkak burutu behar dituzte gelan eta egunerokoan sortzen diren erronka errealak dituztenean konpetentziak erabiltzen animatzen ditu irakasleak.
Irakasleak gidatuta proiektuaren diseinua egin eta bere egikaritzapena 3D imprimagailuaren bidez egin dute. Froga guztiak egin ostean prototipoa txorrotean frogatu dute.
Tailerraren helburua ikasleek konpetentzia teknologikoa lortzea da.