ROBOTIKA

 

ROBOTIKA

Robotika

ROBIKAST-ek eskaintzen dituen eskolaz kanpoko robotika ekintzak Lehen Hezkuntzako ikasleei daude zuzenduta. Material teknologikoaren erabilera zein proiektuen zailtasun maila, ikasleen ezagutza, adimen anitz eta gaitasunen arabera moldatu eta bideratuko dira. Horretarako, lehenengo astean zehar ebaluazio diagnostiko informala garatuko da ikasleen gaitasun eta garapen maila behatzeko eta erabaki eraginkorrenak hartzeko.

Proiektuak garatzeko talde txikietan banatuko gara, non gehienez, 3 ikaslek osatutako taldeak sortuko ditugun. Talde bakoitzak tablet edo ordenagailu bat eta robot bat erabiliko du.Hiru kideko taldeak izanik, talde lana eta lan kooperatiboa sustatuko dugu, non kide bakoitzak rol edo eginkizun desberdin bat izango duen (saio bakoitzean rol-ak txandakatuko dira). Adibide moduan, Lego WeDo 2.0.rekin lanean arituko garenean rolak honako hauek izango dira: piezen arduraduna, muntatzailea eta robotaren programatzailea.

Metodologiari dagokionez, STEAM pentsamendua izango da gure oinarria. Gainera, oinarrizko gaitasunen garapenean laguntzea dugu helburu, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu ludiko, motibagarria eta esanguratsu batean oinarrituz. Gure saioetan akatsak ikuspuntu positibo batetik aztertuko dira; izan ere, akatsek lan egiteko eta arrakastarako bidea erakutsiko digute. Horrela, esperimentazioaren zein
praktikaren sustapenarekin batera, ikasle aktiboak izango ditugu: beti hobekuntzak bilatuz, besteen iritziak errespetatuz eta interpretazio kritikoak bultzatuz.